Gurutze Etxebarria eta Oier Aslak osatzen dute Asla taldea. Sei kantuko bilduma argitaratu berri dute eta formatu akustikoan aurkezten dabiltza lan hori. Oier Asla izan da gurean. Gaztetan Maldan taldean aritu zen, ondoren bertsioak egiten hasi eta 2012tik kantu propioak egiten ibili da. Kontzertu batean Gurutze ezagutu eta elkarrekin abiatu zuten ibilbidea. Gaurkoan zuzeneko musika izan dugu bidelagun Oier Aslarekin batera.
Mikel Martinez aktorea batu zaigu gaurko saiora. Aste Nagusia nola bizi duen ekarri digu gogora. Lanean dabil Aste Nagusian Mikel Martinez aktore eta tabernaria, rol batean zein bestean, eta gozatzeko aukera ere izaten omen du. Badator Marijaia abestiaren letra “deklamatu” digu. https://bilbohiria.com/docs2/2019/AsteNagusia/190822_MikelMartinez.mp3 Deskargatu hemen.