Bilboko Aste Nagusiko ostegunean, 17:00etan, Hau Pittu Hau euskaldunon Konpartsak, urtero bezala, Euskara Saria emango du. Ander batu zaigu honen berri emateko. “Sari honen bidez, euskararen alde egindako lana aitortu eta saritu nahi izaten dugu 2003tik ematen dugun saria da eta beste urteetako saridunen artean UEMA, Berria, UEU edo Hamaika TB egon dira”, azaldu digu Anderrek. Aurtengo sariduna Ipar Euskal Herriko Seaska Ikastolen federazioa izango da.
Deskargatu hemen.