Rafael Moreno Aranzadi Pichichi futbol jokalariaren bizitza eszenatokietara helduko da gaur Patxo Telleriaren zuzendaritzapean, Bilboko Pabellon 6 aretoan. Yo soy Pichichi da obraren izenburua eta bertan aktore lanetan izango dira Itsaso Quintana, Lander Otaola (obraren gidoilaria ere), Ylenia Baglietto (antzezlanaren koreografoa), Iñaki Urrutia, Felipe Loza, Naiel Ibarrola (pianoa) eta Jon Fresko […]

Guztira Bilboko Konpartsak federazioko 28 konpartsek jarri dute aurten txosna jaigunean. Moskotarrak konpartsan Aste Nagusia nola bizi duten azaldu du Iñigok. Tradizio luzeenetakoa duen konpartsetako bat da. Ekitaldi ugari antolatzen dituzte Aste Nagusiak irauten duen bederatzi egunetan. Betiko txapelketekin jarraituko dute: itsusien txapelketa, arrautza jaurtiketa, Erraldoia saria jaiak hobekien ordezkatzen […]

Euskalgunean umeak dira nagusi jaietako goizetan; helduentzako eskaintza zabaltzeko, ‘Vermouth sessions’ antolatu dituzte. Txori Barrote, Hau Pittu hau eta Eguzkizale konpartsak osatzen dute euskalgunea. Jaiak euskaraz, ekologiatik eta elkartasunetik bizitzeko gonbita luzatu digute. https://bilbohiria.com/docs2/2019/AsteNagusia/190819_Euskalgunea.mp3 Deskargatu hemen.

Urteurrenekin jarraituz 40 urte betetzen ditu Mamiki konpartsak. Emakumeon konpartsaren sorrera Aste Nagusia jaio eta urtebetera izan zen (1979), Bizkaiko Emakumeen Asanbladak jai herrikoi eremu berri horren partea ere izatea erabaki zuelako. Aldarrikapen feministen bozgorailua izateaz gain, jaietan emakumeentzako elkargune bat eraikitzeko asmoz jaio zen Mamiki. https://bilbohiria.com/docs2/2019/AsteNagusia/190819_Mamiki.mp3 Deskargatu hemen.  

Magiaren sekretuak ekarri dizkigu Tor Magoak. Txikitatik izan du gustuko magia, eta urteekin afizioa ofizio bilakatu da. Askotariko magia dagoela kontatu digu, kartekin eginikoa, ilusionismoa…   Gertuko magia ikuskizuna eskaini digu . Magia aztiak egiten duena  sinestean datza, magia buruan sortzen da. https://bilbohiria.com/docs2/2019/AsteNagusia/190819_TorMagoa.mp3 Deskargatu hemen.

Feminismoa, okupazioa, ekologismoa, euskara, auzo bizitza… Bilboko Areatza aldarrikapenez betetzen da urteko asterik luzeenean. Altuera, forma eta kolore guztietako txosnak aurki daitezke, 29 konpartsa guztira bakoitza balio ezberdinekin baina denak bat eginda jai herrikoi eta parte hartzaileen alde. Arriaga atzealdean kokatuta da beti, gazteen konpartsa,. Kaskagorrik 30 urte betetzen ditu […]

Arratsaldeko zazpietan piztu da festa Bilbon. Naizen elkarteko bozeramaile Bea Sever pregoilariak aniztasunaren aldeko pregoia irakurri du jaien hasieran, eta  Pa…Ya! konpartsako Itsasne Nuñeze txupinerak piztu du suziria. Haur eta gazte transexualei eta euren familiei eskaini die Severrek pregoia: “Mundua aldatzen ari gara, eta denontzako mundu bat sortu behar dugu”, […]

Aste Nagusi honetan programazio berezia egingo du Bilbo Hiria irratiak egunero zuzenean jaien berri jai-eremutik bertatik ematen. Abuztuaren 17an Arriaga Antzokitik  txupinaren zuzeneko kontakizuna egingo dugu. Jaien hasiera eta pregoia zuzenean entzuteko aukera izango da Bilbo Hiria irratiko sintonian. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera, jai giroaren eta jaiaren hasieraren berri emango dugu. […]

Beatriz Sever Egaña eta Itsasne Nuñez Viadero aukeratu dituzte, hurrenez hurren, 2019ko Aste Nagusiko Pregoilaria eta Txupinera izateko.  Aste Nagusiaren 41. edizioa izango da aurtengoa eta bi emakume izango dira ordezkari nagusiak. Beatriz Sever Egaña sexologoa eta kazetaria izateaz gain, Naizeneko, Euskadiko eta Nafarroako Adingabe Transexualen Familien Elkarteko bozeramailea da, […]