Bilboko kale saltzaileen aurkako polizia-jazarpenak ez duela etenik salatu du Manteroekin Bat plataformak. Plataformaren arabera, azken urteetan gogortu egin dira kale-saltzaileen aurkako polizia-operatiboak, eta jazarpena ez da kalean amaitzen: isunak, merkantziaren konfiskazioak eta prozesu administratibo eta judizialak ere pairatzen dituzte. Horren atzean Bilboko Udalaren erantzukizun politikoa ere badagoela salatzen dute. […]
Aste Nagusia 2026
Aste Nagusiko saio berezia Mitxel Santamarina aktorerekin abiatuko dugu. Aktorea, abeslaria eta, oraingoan, Marika de Gernika antzezlanaren protagonista. Gernikatik eszenatokira ekarri ditu bere bizipenak, umorea eta musika uztartuz. Euskalduna jauregian eskainiko du bakarrizketa. Gainera, gaur bertan Aretazan Disko Festa ere egingo du, beraz, gaurkoan antzerkia, musika eta jai giroa izango […]
Jaiak ezin dira ulertu hiru osagai nagusi gabe: lagunak, jaia eta, nola ez, gaupasa! Zer izango litzateke Bilboko aste nagusiaz bizitza osoko kuadrillarekin elkartu, jaietako tirabirak bizi eta egunsentiraino luzatzen den gau horietako bat partekatu gabe? Horixe bera da BBK Salak aurten prestatu digun opari nagusia. David Caiñak idatzi eta […]
Euskara ikasleen eguna da gaur Algara konpartsan eta, besteak beste, paella lehiaketa egingo dute. Prestaketetan buru-belarri dabiltzan Begoña eta Christian hurreratu zaizkigu, prestatuko dutenaren azalpenak emateko. Christian euskara ikasten ari da baina sukaldaritza ikasita ekarri du. Bere laguntzailea, Begoña, jubilatuta dago eta aspaldi galdutako euskara berreskuratzen ari da euskaltegian. Luzila […]
Bilbok arratsalde honetan eman die hasiera bederatzi eguneko jaiei. Arriaga Antzokiko balkoitik zabaldu da ospakizuna, eta datozen egunetan alaitasuna eta festa nagusituko dira Hiriko kaleetan. 19:00etan, Onintza Enbeita bertsolaria Arriagako balkoira atera da eta, pregoia irakurri ondoren, herritarrak Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu ditu. Harekin batera, Ainhoa Urrejola, Kaixo konpartsako kideak, […]
Marijaiaren etorreraren bezperan, mugimendu feministak Aste Nagusiari begira duen jarrera eta aldarrikapenak plazaratu ditu Bilbon. Jaiak gozatzeko eta ospatzeko prest agertu dira, baina, aldi berean, kezka eta ardura ere nabarmendu dituzte, eraso matxista, LGTBIQ+fobiko eta arrazisten aurrean. Mugimendu feministaren arabera, emakumeek eta disidentziek jaietako espazio guztietan parte hartzen dute, antolatzaile, […]
Bilboko Aste Nagusian erasoak «prebenitzeko eta desagerrarazteko» estrategia aurkeztu du gaur Bilboko Udalak. Arriaga antzokian egin dute agerraldia, eta bertan izan dira Bilboko Konpartsetako ordezkariak ere. Juan Mari Aburto Bilboko alkateak jakinarazi duenez, testuinguru politiko, sozial edo kulturalak ezion dira inola ere aitzakia izan oinarrizko eskubideak Urratsekoa. Bilbo “eraso matxista, […]
Aste Nagusi honetan, programazio berezia izango du Bilbo Hiria Irratiak. Egunero, zuzenean eta jai-eremutik bertatik, Bilboko jaien berri emango dugu. Abuztuaren 22an, Naiz Irratiarekin elkarlanean, Arriaga plazatik zuzenean eskainiko dugu txupinaren kontakizuna. Jaien hasiera eta pregoia zuzenean entzuteko aukera izango duzue Bilbo Hiria Irratiaren sintonian. Gurekin izango ditugu, besteak beste, […]
Euskotreneko langileek mobilizazioa egin dute Arriaga plazan, Bilboko tranbiaren unitateetan zezenketekin lotutako ikuskizunen publizitatea jarri izana salatzeko.Euskotreneko enpresa batzordeak bere kezka eta erabateko gaitzespena azaldu du, aurten ere tranbiaren unitateetan zezenketekin lotutako ikuskizunen publizitatea jarri delako. Batzordeak gogorarazi duenez, zuzendaritzari aurretik ere adierazi dio ez duela publizitate mota hori egokitzat […]
Bilboko Aste Nagusia hasteko egun gutxi falta direnean, preso, iheslari eta deportatuen etxeratzearen aldeko aldarria plazaratu dute Bilbon. Aurtengo jaietan ere sarek “Etxera”eguna antolatu du, baina helburu argia jarri dute: 2027ko Aste Nagusia errepresaliaturik gabeko Aste Nagusia izatea. “2027ko Aste Nagusian, denak etxean!”, aldarrikatu dute. Ildo horretan, gatazkaren ondorioak gainditzeko […]
