Kubari leihoa ireki eta, bertako Viñales herriko Ventana al Valle kultura proiektu komunitarioa ezagutzeaz gain, Gernikan egingo den bi eguneko jaialdiaren berri izan dugu. Ekainaren 10 eta 11n ospatuko da Astra kultura fabrikan Ireki leihoa Kubari elkartasun jaialdiaren bigarren edizioa -aurrekoa Abadiñon izan zen 2014ko azaroan- eta horren berri eman […]

Gernikako bonbardaketaren ostean zutik iraun zuen eraikin apurretako bat izan zen eta urte luzetan arma lantegi moduan erabili zen. Gero, krisiak jo zuenean, ordea, itxi egin zuten eta hutsik gelditu zen. Duela hamabi bat urte herriko gazte batzuek bertan behera lagatako lantegia okupatu eta herri mugimenduaren laguntzaz eta autoeraketaren bidetik […]