HIZPIDEA: Astra, Gernikako bizitzaren ispilu

Gernikako bonbardaketaren ostean zutik iraun zuen eraikin apurretako bat izan zen eta urte luzetan arma lantegi moduan erabili zen. Gero, krisiak jo zuenean, ordea, itxi egin zuten eta hutsik gelditu zen. Duela hamabi bat urte herriko gazte batzuek bertan behera lagatako lantegia okupatu eta herri mugimenduaren laguntzaz eta autoeraketaren bidetik bigarren bizitza bat eman zioten Astra lantegi zaharrari, herritar guztien zerbitzuan jarriz. Horrela sortu zuten Astra, kulturarako fabrika soziala, beraiek esaten dutenez. Hamar urte igaro dira Astrak bere ateak zabaldu zituenez geroztik eta gaur egun Gernikako 40 bat taldek bertan gauzatzen dituzte beren jarduerak. Gainera, Astrak kultura eskaintza zabala plazaratzen du hilero. Hizpidea magazinean Astra kulturguneko eragile taldeko kide den Joana Olabarriari beren proiektuaren historia, oinarri filosofikoak, ezaugarriak eta erronkak adierazteko eskatu diogu.

Deskargatzeko klikatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: Txirrinka, egitasmo txikitzaileen aurkako ekimena

og. Mai 12 , 2016
Hainbat kolektibok bultzaturik eta babesturik, maiatzaren 20, 21 eta 22an Txirrinka izeneko ekimena izango da. Asteburu horretan Arabatik, Bizkaitik, Lapurditik eta Nafarroa Garaitik lau txirrindulari tropel handi aterako dira eta denak Bergaran bildu, bertan baita AHT delakoaren lotunea. Bertara bilduko diren herritar guztiek lurrari kalte egiten dioten egitasmo erraldoi guztien […]

Honekin lotuak