Gaurkoan Iñakik “Ibaipeko jonkiak” ekarri dizkigu hizpidera, eta ez dabil ur ertzean txutatzen diren drogazaleei buruz, itsasadarraren azpitik igaroko den autobideaz baino. Bizkaiko Foru Aldundiak iragarri du, halaber, autobideaz gain, ur azpitik metroaren lotura joango dela, 1. eta 2. lineak Areeta eta Sestao artean lotuko dituena. Aldundiaren kalkuluen arabera, egunero […]

Uriolarekin elkarlanean gaur abiatu  dugu hautagaiekiko elkarrizketa sorta. Ordezkaritza duten alderdietako hautagaiak izango ditugu gurean, eta datozen lau urteko  Bilborentzat dituzten proposamenak aztertuko ditugu. Lehenengo hitzordua EAJ alderdiarekin egin dugu eta bertako Juan Mari Aburto Bilboko alkatea berriz aukeratua izateko helburuarekin dabil buru-belarri lanean egun hauetan. Lau ataletan banatu dugu […]