Euskal Elkargoko Turismo Bulegoak eta Euskal Moneta elkarteak “Bakantzak euskoz” egitasmoa jarri dute martxan, helburu batekin: oporrak eusko moneta erabiliz igaro ahal izatea. Kanpotik datozen turistei zein oporrak etxetik hurbil pasa nahi dituzten euskal herritarrei “Eusko Opor” gutun-azalak erabiltzeko gonbita egin diete. Euskopay aplikazioaren bitartez oporretarako kontu bat ireki eta […]