2022an, Euskal Kontsumitzaileen Alkarteak 693.000 euro berreskuratu ditu bere bazkideentzat, 2017. urteaz geroztik finantza-erakundeei jarritako 2.500 demanda baino gehiagoren ondorioz. Halaber, 1.710.000 euro eskuratu dira guztira. Demanda horiek zoru-klausulak aplikatzearen ondoriozko bidegabeko kobrantzari, hipoteka eratzeko gastuen ordainketari (notaritza, erregistroa, kudeaketa eta tasazioa), irekiera-komisioari, revolving txartelei (abusuzko interesa aplikatzen dutenak), phisingari, […]

Egoiliar-txartelik ez duten migratzaileek bankuko kontuak irekitzea ukatzen ari dira bankuak, nahiz eta legeak baimentzen duen. Migratzaileen egoera erregularizatuko duen egoitza- edo lan-txartel bat  lortzea bide luze eta nekeza da, eta hori lortzen duten bitartean, etxebizitza bat bilau behar dute, errolda bat, seme-alabak eskolara eraman, eta abar. Gainera, edozein pertsonak […]

Gaurkoan zoru klausulak izan ditu hizpide Joseba Barandiaran ekonomialariarekin. Zoru klausulak Gutxieneko irabaziak bermatu eta interesen jaitsiera eragozteko, bankuek 2009tik hipoteka kontratuetan jarri izan dituzten klausulak dira. Etxeak finantzatzeko maileguak kalkulatzeko Euribor indizeak finkatzen dituen interes tasei izkina egin, eta kopuru finkoak ipini izan dituzte bankuek behetik, galerei atea ixteko. […]