EKAk 700.000 euro berreskuratu ditu bankuen aurkako auzietan

2022an, Euskal Kontsumitzaileen Alkarteak 693.000 euro berreskuratu ditu bere bazkideentzat, 2017. urteaz geroztik finantza-erakundeei jarritako 2.500 demanda baino gehiagoren ondorioz. Halaber, 1.710.000 euro eskuratu dira guztira. Demanda horiek zoru-klausulak aplikatzearen ondoriozko bidegabeko kobrantzari, hipoteka eratzeko gastuen ordainketari (notaritza, erregistroa, kudeaketa eta tasazioa), irekiera-komisioari, revolving txartelei (abusuzko interesa aplikatzen dutenak), phisingari, kreditu usurarioei eta abarri dagozkie. Ander Cornejo Euskal kontsumitzaileen elkarteko kideak ekarri dizkigu xehetasunak.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Lautan hiru antzerki jaialdia eta "Nire zigilua" antzezlana

ar. Urt 31 , 2023
Antzerkia izan dugu mintzagai Alain Lersundi aktorearekin, izan ere, ostegunean Lautan Hiru antzerki jaialdia abiatuko da Zazpi Kaleetan, hilabetez hainbat antzezlan eskainiko dira ostegunetan, alde zaharreko hainbat espaziotan, antolatzaileekin berba egin ostean Lersundi gonbidatu dugu, ostegunean jaialdian Nire zigilua pieza eskainiko baitu. https://bilbohiria.com/docs2/2023/piperpolis/230131_piper_lautanhiru.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak