Lehengo batean AEBetako Alderdi Demokratak eginiko bilkura batez baliatu zen Barck Obama estatubatuar presidentea agur esaten hasteko, bi agintaldi beterik, hurrengo hauteskundeetan hautagai izango ez denez gero. Estatubatuarrek ohi duten iruditeria eta hots handia erabilita, Obamak bere agurraren hasiera eszenifikatu zuen alderdikideen aurrean eta, bide batez, mundu zabaleko hedabideen aurrean. […]