Aste honetako Argian aurkituko ditugun hainbat edukiren errepasoa egin dugu Lander Arbelaitz kazetariarekin. Azaletik abiatu dugu aste honetako errepasoa. Italiako Florian enpresak zerrategi erraldoi bat kokatu nahi luke Okzitaniako Lannemezan hirian. Pirinioetan eragin dezakeen kalteaz erreportaje zabala landu dute. Txertoen negozioaren inguruko analisia aztertu dute. COVID-19arentzako txertorik gabe gera daitezke 2021ean munduko herrialde txiroenetako hamar biztanletik bederatzi. Tartea bukatzeko eman berri dituzten Argia sarien aipamena egin dugu.
Deskargatu hemen.