Edward Wilson biologoaren arabera, planeta erdia libre utzi beharko genuke basoak eta naturako pizti, landare eta bestelako izakiak mantentzeko, gure osasunerako, ondo bizi gaitezen, mantendu behar dira eremu naturalak. Hainbat izakiri euren bizilekuak kenduz gero, gizakiak bizi diren inguruetara hurbiltzen dira eta, besteak beste, epidemiak sor daitezke horren ondorioz. Euskal Herrian herena ere ez da gorde naturarentzat. Hazkundean oinarritutako gizarte eredua daukagu oraindik, eta beti, hazteko, basabizitza eta natura guneak urbanizatu eta industrializatu nahi ditu. Hainbat adibide ditugu gurean:
- Azkenaldion egon den eukalipto landaketen bultzada, pinuak gaixorik daudela argudiatuta. Berez pinuek nahikoa kalte egingo ez balute, eta disimulu gutxirekin, eukalipto landaketa zabalak egiten ari dira. Eukaliptoak oso kaltegarriak dira gure mendientzat: aldi berean lehorteak eta uholdeak eragiten dituzte, lurra erabat sikatuz eta, lurra inpermeable bihurtuz, euri egiten duenean, erosioa eta uholdeak errazten ditu eta, azkenik, suteak errazteko eta hedatzeko gaitasun handia dute.
- Aralarren basobide edo pisten ugalketa. Artzaintza tradizionalaren eremua da, baina orain urbanizatzen ari dira turismoaren eta ostalaritzaren mesedetan.
- Baztanen, abelzaintza extensiboaren gune batean, luxuzko etxebizitzak eta golf zelaia eraiki nahi ditu Aroztegia proiektuak.
- Abiadura Handiko Trenen bideak eta autobideak.
- Beste asko…
Deskargatu hemen.
2 thoughts on “HAUXE GURE LURRA: Basoak bizi behar du”