Ekologistak Martxan elkarteak antolatuta, hilaren 17an hasi ziren Baso jardunaldiak Bilbon, Eduardo Renovalesek kontatu digunez. Basoen egoera ikusita, hainbat tekniko eta aditu ari dira horietan parte hartzen. Gaur beste saio bat izango dute Ekoetxean (Pilota kalean) eta larunbatean mendi-irteera prestatu dute.
Lehen orduan, Bob Dylan izan da ardatza, eta berak 1965 eta 66an grabatutako kantak jarri dizkigu Pedro Elias Igartuak. Bigarrenean, aldiz, The Pogues, Led Zeppelin, Igelaren banda eta Estankonaren kantak entzun ditugu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/151126soinugeladylan.mp3 Deskargatu hemen