Gaur urtebete pasatu da Kataluniako erreferendumetik. Urtebete “Nahi duzu Katalunia estatu independente izatea errepublika gisa?” galdera egin zenetik. Bertan, 2 milioi lagunek eman zuten botoa eta emaitzen %90a baiezkoa izan zen. Erreferenduma saihesteko agindupean, poliziak eta guardia zibilak 850 zauritutik gora utzi zituzten, eta horrek bere oihartzuna izan zuen nazioarteko hedabideetan. […]
