Gaur Algortan  trap estetikan oinarritutako ekitaldia egongo da Algortako kasinoan. Maialen Lujanbio eta Sustrai Colina bertsolariak izango dira  kantuan, eta saioa otordutxo batekin lagunduko dute. Atrapatu arte izenburuarekin  bertsotan arituko dira. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/211105_unai_mendiburu_atrapatu_arte.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurkoa Uribe kostako Hiruka aldizkariko errepasoa egin dugu Unai Brearekin batera. Abenduko zenbaki berezian Gabonetako pirotekniaren inguruan eginiko erreportajea ekarri digu. Laster entzungo dira bolanderak, txapliguak eta askotariko petardoak han eta hemen. Askok horietaz gozatuko dute, bolborazko artefaktu horiek sortzen dituzten argiek, soinuek, distirek eta txinpartek hipnotizatuta. Baina aldi berean, […]

Irailean hasi zen aferak bertso dinamika bihar bukatuko da Deustuko herrikoan egingo duten Bertso bazkariarekin. Miren Amuriza, Julio Soto eta Beñat Gaztelumendi ariko dira bihar kantuan. Biharko bertso bazkariari eta Aferak dinamikari buruz hitz egiteko Mikel Aiertza gonbidatu dugu gurera. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180223_AferakDeuston.mp3 Deskargatu hemen