Martxoaren 23an, larunbatarekin, Bilbo Hiria irratiak antolatutako bertso bazkaria egin behar genuen Kafe Antzokian. Koronabirusa dela eta, bazkaria bertan behera geratu zen, baina bertsoak entzun ahal izan ditugu: etortzekoak ziren Alaia Martin eta Andoni Egaña kantari eta gure Potto irrati saioko Erlantz Ibargurengoitia gai-jartzaile ibili da. Hemen duzue Villabonatik streaming […]

Irailean hasi zen aferak bertso dinamika bihar bukatuko da Deustuko herrikoan egingo duten Bertso bazkariarekin. Miren Amuriza, Julio Soto eta Beñat Gaztelumendi ariko dira bihar kantuan. Biharko bertso bazkariari eta Aferak dinamikari buruz hitz egiteko Mikel Aiertza gonbidatu dugu gurera. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180223_AferakDeuston.mp3 Deskargatu hemen