Bueltan gara POTTO irratsaioan, 2021-2022 ikasturteari gogotsu ekiteko asmoz. Aurreneko bala honetan Bizkaiko txapelketa aztertuko dugu (Durangoko ariketa hautatuak entzungo), Nafarroak emandakoaren berri emango (Izabako zenbait kolpe zabalduko) eta XILABAren finalaurrekoak aurkeztuko ditugu. Era berean, bertsolariak prosan entzutea ere plazera denez, Kerman Diaz gonbidatu dugu TXAPPELA aplikazioa zertan den azaltzeko. […]

1

Irailaren 23an bertso-saioa izan genuen Bakaikuko barnetegian. Arratsaldea bertsoz blaitu zuten Idoia Granizo altsasuarrak eta Sustrai Colina urruñarrak, Erlantz Ibargurengoitiaren aginduetan. Prosa eta bertsoa uztartutako saioan, ikasleek ofizioak eta bakarkako lanak izan zituzten gozagai ordubeteko jardunean. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210923_%20bakaikutik_sustrai_eta_idoia_bertsoak.mp3 Deskargatu hemen.

Pandemia etorri zenetik bigarren udara izan dugu. Bertsozale elkarteak udan izandako saioen azterketa plazaratu berri du, Xenpelar Dokumentazioa Zentroak bildutako datuei erreparatuz gero, iazko urtearekin alderatuta, urte hasieratik goranzko joera izan du bertso plazak. Pandemiaren krisitik ateratzen goazen moduan ari gara saioak errekuperatze. Plaza sakonean aztertu dute eta horren inguruan […]

Bertsoa Rap bihurtu dugu Bilbo Hiria irratian. Saio berezia dugu urte hasierako aurreneko POTTO saioan, izan ere, hip-hop musika eta kantua izango dugu ardatz eta EHko taldeen kanta hautatuak ekarri ditugu, buru-belarrien gozagarri; bertsolariak errimen dantzan jarriko ditugu, baina DJaren erritmoan. Hori guztia nahikoa ez eta… Prosan ere entzungo ditugu […]

Maiatzaren azkenak bertso-uzta eskaini digu, eta Bilbo Hiria irratiaren POTTOk zabaldu!Durangoko bertsolari eskolak antolatutako Durangaldea Uztabarritzen zirkuituaren beste bala bat ekarri dugu eta, Ibon Iza eta Errose Zarraga biko dimoztarrei esker, Dimako Balkoitik Balkoira . Far West aldetik ere etorri da haize freskorik: Balmaseda eta Zalla arteko bertsolari gazteen (13-14 […]

Errima, prosa eta kantu artean joan zaigu beste POTTO bat! Gaurkoan, Irurtzunen izan zen AIXITA sariketan egon gara. Bertan kantuan izan zen Euskal Herrietako bertsolari tropela: Iker Gorosterrazu, Maddi Anne Txoperena, Eli Pagola, Xabi Igoa, Imanol Uria eta Saioa Alkaiza kantuan izan ziren Zigor Gartziaren aginduetara. Sakanatik Bilboaldera egin dugu […]

Bizkaian izan gara gaur; Desutuatik Fikara joan gara bertsoen trenean. Deustuako Bidarte liburutegian, Elorri Bertso-eskolaren eskutik, AFERAK ekimenaren azken kolpea izan dugu, 5. saioa. Maite Sarasola, gai-jartzaile lanetan; kantuan, Ander Anakabe, Garazi Navarro, Iruri Altzerreka eta Asier Alcedo. Fikan, berriz, herriko jaien harira, herriko frontoian, kantuan izan ziren Fredi Paya, […]

Gaurko saioan Barakaldo eta Gernika bisitatu ditugu. Hirukotea eta laukotea kantuan. Barakaldoko Lasesarre kiroldegian, SASIBURU euskara taldeak antolatuta, kantuan izan ziren Ane Labaka, Etxahun Lekue eta Jon Barrocal, Ander Ezeizaren aginduetara; Gernikan, berriz, LILIBERTSO eskolaren eskutik, laukotea izan genuen taulagainean, Unai Mendiburu, Ibai Amillategi, Mikel Retolaza eta Koldo Muñiz. Aukeraketa […]

1

Biba errima progresiboaren errepublika librea, potoak eta hankaluzeak! Saio honetan, apirilaren 24an, Mutrikun izan zen I. Señora Sariketaren bigarren saioaren bertso hautatuak izango dira entzungai eta Ainhoa Arregi señora prosan izango dugu Mutrikuko saioaren nondik norakoak kontatzen. Maite Berriozabal, gai-jartzaile; kantuan, Oihana Arana, Oihana Bartra, Paula Amilburu, Ainhoa Agirreazaldegi, Saioa […]