Biba bertsozale potopsikotiko-depresioboak! Badugu zuontzako botika, ordubeteko dosi txikian. Portugaleteko sastraka gaztetxean izan gara martxoaren azken asteburuan izan zen bertso-saioaz gozatzen, eta Asier Alcedo bertsolaria ere prosa bideratuan jarri dugu. Kantuan: Asier Galartza Igor Galartza Paule Ixiar Loizaga Asier Alcedo gai-jartzaile: Ander Ucelai Portugaletetik Durangora joan gara ondoren, gaztetxetik gaztetxera […]

CCVI saioa egin dugu gaur (251.a), GURE POTTO saioan bertsoa, errima, kantua eta prosa… presente! Durangoko bertsolari eskolaren eskutik heldu zaigu Durangaldea Uztabarritzen ekimena, martxotik uztailera arte luzera betean ibiliko dena, eta Elorrioko Gaztetxean izandako aurreneko saioa zabaldu dugu. Bertan izan ziren, Iker Apraiz en gidaritzapean, Aitor Esteban ‘garrote’, Iruri […]

1

Biba Ez Da Kasualitatea! Gaurko saioan Diman egon gara, martxoaren 5ean izan zen saio musikatuaz gozatzen. Errose Zarraga zenbatgarakide lagunaren eskutik heldu zaigu grabazioa. Dimako saioan kantuan egon ziren: Alaia Martin, Oihana Bartra , Nerea Ibartzabal eta Oihana Iguaran; gai-jartzaile lanetan, berriz, Maite Berriozabal. Musikarien laguntzaz saio ederra osatu zuten, […]

Loraldiaren barruan bihar “Errimak bi oinetan” ikuskizuna izango da ikusgai.  Dantza eta bertsoa gurutzatzen den lekuan hasi zen sormen honen bidaia. Bertso saio batek publikoari eskaintzen diona sentiaraztea zuen helburu Errimak oinetan ikuskizunak, baina bertsolarien ordez dantzariak jarrita. Aurrekoaren formatu bera du, baina gai, bertso eta dantza berriek erabat ezberdin […]

Abra sariketa beharko zuena ABRA JAIALDI bihurtu da 2021ean, eta azken 5 urteotako txapeldunek kantatu dute 2021eko otsailaren 27an, Algortako kasinoan izan zen bertso-saioan. Jone Uriaren aginduetara, boskote gaztea izan zen taulagainean: Aitor Servier, Maider Arregi, Aroa Arrizubieta, Xabat Illarregi eta Ekhiñe Zapiain. Bizi joan zen saioa, eta ariketen aukeraketa […]

Gernika aldera joan gara eta 2021eko urtarril-otsailean izandako bi jaialdi ekarri. Eskolarteko finalean kantatu behar zuten Leire Vargas, Naia Arrizabalaga eta Irune Basagoiti kantuan izan ziren urtarrilean Etxahun Lekue eta Maialen Lujanbiorekin; otsailean eta Muxikan, berriz, Enare Muniategi, Koldo Gezuraga, Iker Uriarte eta Gorka Pagonabarraga. Bertsoa eta prosa uztartu zaleak […]

1

Gazteen saioan egon gara Bilbo Hiria irratiaren POTTOn, Portugaleteko Sastraka Gaztetxean. Boskote gaztea taulagainean: Iholdi Beristain, gai-jartzaile lanetan; bertsotan, Aissa Intxausti, Kerman Diez, Koldo Gezuraga eta Maite Sarasola Bertsoa eta musika lagun, ordubeteko saioa egin dugu, prosa bideratuan ere izan gara Aissa Intxaustirekin (elkarrizketa egin diogu) https://bilbohiria.com/docs2/2021/potto/210224_potto_sastraka_gaztetxeko_saioa.mp3 Deskargatu hemen.

Dantzan jarri ditugu Bilbo Hiria irratiaren uhinak; airean dugu beste POTTO bat. 2020ko hondarrean izandako bi bertso-jaialdi ekarri ditugu (aukeraketa diktatorialean): Orio eta Lezama, eta hamaika bertsolari. Transexualitatea, adierazpen askatasuna, bertsoa… Opari berezirik ere badugu, saiatu baikara prosa eta bertsoa kantuarekin uztartzen: Altxa Porrue, Mikel Inuntziaga, Negu Gorriak eta Galindo… […]