Txapelketa Nagusiaren aparretan ibili gara gaur POTTO irratsaioan, eta finalerdietako aurreneko kolpeak zabaldu. Elizondo, Donibane Garazi eta Irun herri-hirietan izan ziren saioak aztertu ditugu, puntuazioen deman murgildu eta bertsolarien kantuak zentralitatera ekarri Alaia Martin, Oihana Iguaran eta Sustrai Colina izan ziren garaileak hurrenez hurren; finalaurrekoen bigarren faserako sailkatuak, datorren astean, […]

2022. urtean bueltan dugu Uribe Kostako bertsolari txapelketa, eta martxoaren 11n izan genuen eskualdeko bertsolarien kantuez gozatzeko aukera, Gorlizen. New Taberna, Xurrut eta Portalean. Hiru taberna, hiru geldialdi; hamabi bertsolari kantuan. Garaile izan ziren Unai Mendiburu, Imanol Uria eta Paule Ixiar Loizaga.  Apirilaren 2an dugu hurrengo hitzordua, finalerdi eta finalean, […]

Igandean  ospatuko da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finala BEC-en. Gaur egin dute aurkezpena. BECen bertan Iñaki  Murua Bertsozale Elkarteko lehendakariak aipatu bezala txalorik gabeko aurkezpena izan da gaurkoa, iganderako gorde dituzte denak. Igandean oholtza gainean zortzi bertsolarik kantatuko dute 15000 bertsozaleen aurrean, goiz eta arratsaldez. Irailean abitu zen txapelketa Baigorrin […]