Bilboko Udalak Aste Nagusi berdinzale, seguru eta erasorik gabekoaren aldeko prebentzio eta sentsibilizazio-kanpaina berria aurkeztu du. Jai hauetako eraso sexisten aurkako kanpainak “EZ BETI DA EZ” leloa berreskuratzen du eta, 2019an hasitako ildo estrategikoan, adostasunaren garrantzia gehitzen da, erasorik dagoen ala ez zehazten duen muga, “BAKARRIK BAI DA BAI” leloarekin. Helburu bikoitza dauka: gizonak eta emakumeak interpelatzea, emakumeen ahalduntzea lortzeko eta gizonen eta gizarte osoaren erantzukizun aktiboa eskatzeko. Lelo berriaren bidez, herritarrak onespenaren garrantziaz sentsibilizatu nahi dira eta, gainera, gizarte osoaren erantzukizun aktiboa erreklamatu nahi da. Alkateak, Berdintasuneko, Jaietako eta Segurtasuneko zinegotziek eta Bilboko Konpartsak elkarteko ordezkariek elkarrekin izan dira agerraldian. Eraso sexistek lekurik ez dutela azpimarratu dute. Nekane Alonso berdintasun zinegotziak espazio publikoa eta jai eremua pertsona ororentzat dela azpimarratu du.”Berdintasunean eta indarkeriarik gabe denok gozatzeko esparrua dela”. Bilboko konpartsak esan bezala “erasotzaileak sobran daudela” esan du, bestetik gizarte osoaren inplikazioa eskatu du, “denok aktiboak izan behar dugula, erasoen aurrean ezin dugula beste alde batera begiratu”. Hamar urtez hiriko eragile ezberdinekin, merkatari, konpartsak eta instituzio ezberdinekin lan egiten dutela eta hedabideei informazioan zorroztasuna eskatu die. Areatzan informazio-gune bat jarriko da, “Maite Jokoa”, eraso sexista baten biktimek edo lekukoek zer udal-baliabide dauzkaten jakiteko. Gainera, jolasaren bidez sexu-hezkuntzari buruzko hainbat aholku emango dira. Bukatzeko Bilboko konpartsako bozeramaileak egun hauetan “El Correo” egunkariak zabalduta albistearen inguruko azalpenak eman dituzte
Deskargatu hemen.