Danona Donea alter jaialdia Uztaileren 13an burutuko da Mundakan, Eleder Aurtenetxe lagunak ekarri dizkigu topaketa honen xehetasunak. Bigarren urtez eta egun oso batez Santa Katalina eremua sormenez beteko dute. Artista-hartzaile polaritatea alboratuz, etorritakoen proposamenetarako tokia egongo da jaialdiaren hasierako agenda zurian. Parte hartzaileek proposatutako kontu bakoitzak bere txoko-tartea izango du […]