‘Faith’ eleberria aurkeztu du Lander Garrok Ahotsenan, aldamenean Hedoi Etxarte idazlea langu duela. Euskal Herriko giro politiko itogarriaren ihes saiakera bat, patuak, historiak, familiaren zamak, ukatuko duen bide bat. Elkar argitaletxeak eta Ondarroako Udalak elkarrekin sustatutako Zubikarai sariaren emaitza da Lander Garroren laugarren nobela. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/211207_LanderGarro.mp3 Deskargatu hemen.

Ibai Aizpurua diseinatzaile eta programatzaileak  irabazi du Durangoko Azokako laugarren beka. 15.000 euroko diru-laguntzarekin, urtebeteko epea izango du bere proiektua garatzeko, eta hurrengo urteko Azokan aurkeztuko du.”Barraka” abentura-bideojoko “umoretsua” izango da, eta irudi errealak, stop-motiona eta animazio tradizionala nahastuko ditu. Epaimahaiak baloratu duenez, “haurrentzako fantasiazko mundu estetikoki eder eta gozagarria” […]

Lau urtetan lau urterori egokitutako diksoak ondo ditu Iker Lauroba musikariak. Azkena “Uda ” izan da. Aurrekoekin alderatuta ezberdinena dela aitoryu digu, oraingoan bestelako erritmoekin ausartu da eta. Durangoko azokan berarekin berba egiteko aukera izan dugu. Gainera ostegunean Kafe Antzokian aurkeztuko ditu kontzertu bakarrean lau uretaroak. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/211207_ikerlauroba.mp3 Deskargatu hemen.

Larunbatean areto nagusian Xabier Monasterio Gabriel Aresti kultur elkarteko kideak eta Karmelo Landa ikerlariak “Bilbon dabil Gabriel Aresti” liburuaren aurkezpena egin zuten. Liburua berezia da, izan ere Bilbon barrena ibilbide bat proposatzen digu egileak, 16 geralekurekin. Ibilbidean zehar idazlearen obra, eta Bilboren historia ezagutzeko aukera ematen digu. Hemen aurkezpena entzungai. […]