Ibai Aizpurua diseinatzaile eta programatzaileak irabazi du Durangoko Azokako laugarren beka. 15.000 euroko diru-laguntzarekin, urtebeteko epea izango du bere proiektua garatzeko, eta hurrengo urteko Azokan aurkeztuko du.”Barraka” abentura-bideojoko “umoretsua” izango da, eta irudi errealak, stop-motiona eta animazio tradizionala nahastuko ditu. Epaimahaiak baloratu duenez, “haurrentzako fantasiazko mundu estetikoki eder eta gozagarria” sortzen du.
Deskargatu hemen.