ARGIA astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azalean, EITBri buruz egindako erreportajea. Irati Unamunzaga eta Jon Arriaga ere elkarrizketatu dituzte eta dolu perinatalaz aritu dira Danele Sarriugarterekin. Bukatzeko, Isaac Rosa idazle andaluziarra ere elkarrizketatu dute, besteak beste, nobeletan eta ipuinetan eduki politikoa nola landu komentatu du elkarrizketan.   https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240411_argia_gorka.mp3 Deskargatu […]

Euskal Herriko hainbat eragilek kezka agertu dute Eusko Jaurlaritzak euskarazko kulturaren eta euskarazko ikus-entzunezkoen inguruan duen jarrerarekin. Uste dute EITBren telebista kate eta irratietan gaztelerazko edukiei lehentasuna ematen zaiela, eta, euskara, aldiz, zokoratuta dagoela. Hori dela eta, EITBri galdegin diote euskararen eta euskaldunen hizkuntza eskubideen alde gidoia aldatzeko, eta euskarazko […]