Iñaki Barcenak, berak eta Oier Zeberiok sinatuta Berrian argitaratu den Euria, arriskuak eta demokrazia artikulua ekarri digu hizpidera. Bertan Zeberiok eta Barcenak azaltzen dutenez, “errekek eta ibaiek gainezka egiten dutenean, eta naturari lapurtu zaizkion eta eraikinez bete diren lur eremuak urpean geratzen direnean, gizakia babes gabe geratzen da, eta harturiko […]
ekologia
Lur planetaren gaineko bizitza azaldu nahi duen Gaia hipotesia, 1969an James Lovelock kimikariak garatu zuen eta Lynn Margulis biologoak babestu. Izaki bizidunak lurrarekiko, ozeanoekiko eta atmosferarekiko elkarbizitza batean bizi gara. Hipotesi honen arabera biosfera eta Lurraren osagai fisikoak (atmosfera, hidrosfera eta litosfera) bateratuak agertzen diren, sistema elkarreragile konplexua eratu dute. […]
Azken urteotan naturaren erdian bizitzearen onurak goraipatzen dituzten hainbat liburu argitaratu dira, basa bizitzaren epika defendatzen dutenak. Tesi hauen inguruko bi liburu nabarmendu ditugu: Edward O. Wilson biosoziologoak idatzitako Half-Earth (erdaraz Medio Planeta), bestea George Monbiot ingelesaren Feral, espainieraz Salvaje moduan itzulitakoa. Antzeko proposamenak dituzte biek: lehenak dio gure planetaren […]
Ekologismoaren hastapenetan koka dezakegu historian kontserbazionismoa edo basabizitzaren babeserako mugimendua. Hegaztien babesa, lehenengo natura erreserbak. Gune natural babestuen aldeko mugimendua XIX. mendean hasi zen, goiko klaseetako europar filantropo zenbaiten eskutik. Royal Society for the Protection of Birds izan zen lehenengoa, Ingalaterran 1889an sortua, eta WWF da egun arlo horretako elkarteen […]
Klima aldaketa eta krisi ekologikoaren negazionistak eta eszeptikoak sasoi txarrean daude. Haizeteak, lurrikarak, suteak eta bestelak eskandalu ekologikoak nonahi ari dira agertzen. Kolapsoa noiz izango da? Hori ez da galdera. Egon badago, Sirian, Libian, Haitin eta Kalkutan. Milioak dira “iheslari ambientalak” munduan zehar. Gure zibilizazio industiralak ez dut etorkizunik, kolapsora […]
Asfaltoaren azpian letxugak daude, edo egon daitezke! gero eta zabalagoa eta ohikoagoa da hirietan ortugintza praktikatzea, gehienetan zaletasun moduan, baina baita nolabaiteko asmo politikoarekin ere. Fenomenoari erreparatzen diogu dituen ertz guztiak aztertu asmoz.. https://bilbohiria.com/docs2/2017/hauxegurelurra/hauxegurelurra-019-hiri_ortugintza.mp3 Deskargatu hemen.
Oso barneratua dugu hazkundearen mitoa, hots, hazkunde ekonomiko mugagabea sustatu, ondo bizi ahal izateko. Baina errealitatean Ama Lurrak ematen dizkigun baliabideei loturik bizi gara… eta horiek ez dira mugagabeak. Desazkundearen utopia bere barnena atal asko ditu kontzeptu obus edo lehergarri bat, proposamen politiko-sozialak eta eguneroko praktikan manifestatzen den mugimendu soziala. […]
Gaurkoan Josuk, Sodupen antolatutako Harley Egunaren inguruko haunarketa ekarri digu. Harley Davidsonen inguruan, motorren zarata eta kutsadura tartean, gizonezkoak protagonista diren kultura arrotza dela azpimarratu du, AEBetatik ekarria. Kasu honetan, motorrak espazio publikoaz jabetzen dira, balio matxista eta indibidualistak goresten dira eta, ebentoen kulturaren sukarran murgilduta dauden instituzioek, irizpide ekologikorik […]
Natura eta Ama Lurraren babesean aritzea ez da debaldekoa. Herri taldeak eta indigenak lurren okupazioa, azpiegitura erraldoiak, proiektu hidrologikoak eta urtegiak, oihanen deforestazioa eta bestelako erasoak salatzen eta mobilizazioak prestatzen dituztenean Estatuen partetik eta korporazio transnazionalek ordaindutako talde paramilitarren aldetik ere errepresioa sufritzen ari dira mundu zabalean. David eta Goliath-en […]
Ez frantsesek udala deitzeko erabiltzen duten hitza, ez eta Arratian asientuen eseritzeko erabiltzen duten gela ere; komunak, danonak eta ez inorenak diren gauzak, produktuak, lursailak, prozedurak jakintzak… dira. Oso ezbai eta hausnarketa interesgarriak daude kontzeptu iradokikor honen inguruan. Ekologismoa, nolabait, komunak defendatzeko eta euren pribatizazioa oztopatzeko gizarte mugimendua da. Argazkia: […]
