NBEk antolatutako COP gailurra, ez da jada “klima aldaketarena”, berez klima etengabe aldatzen ari delako. Horren ordez, klima krisiaz edo klima larrialdiaz hitz egiten da. Gaurko saioan Txileri buruz mintzatu gara, sasoi gogorrak bizitzen ari baita Hego Amerikako herrialdea. Abenduko COP konferentzia bertan egitekoa zen, baina, Piñeraren gobernuaren aurkako matxinadak […]

Giza naturaren inguruko saio sorta hau abiatu genuen giza-izaeraren inguruko 13 teoria aipatzen dituen liburuaren harira eta, gaurkoan sorta amaitzeko, teoria feministatik giza natura nola aztertu den azalduko dugu labur-labur. Charlotte Witt filoso feminista aristotelikoaren eskutik datorrena aipatuko dugu, hala ere, Aristotelesen filosofian bertan patriarkatuaren orbana agerikoa da, greziar filosofoentzat […]

Noraezean doan gizartean zibilizazio-krisi nabaria. Zientziaren eta ekologismoaren aldetik zer analisi eta irtenbide eskaintzen diren begiratuko dugu. Egoera ekosistemiko larrian, Lur planetako hainbat bazterretan kolapso horren adierazpen anitz agertzen ari dira etengabe. Ekologismoak planteatzen duen kolapsoa eta haren aurka proposatzen dituen estrategiak aztertu ditugu. Adibide bat dugu Ecologistas en Accion […]

Ekologismoaren inguruko ikuspegi zenbait aztertu ditugu azkenaldion. Gaurkoan ekologia politikoa izango dugu hizpide, izan ere, Josuk eta Iñakik Ekopol ikerketa taldean parte hartzen dute, bi kontzeptuak uztartzen dituena. Katalunian ekoiten den aldizkari baten izena ere bada Ecología Política, eta Iñakik aspaldion parte hartzen du aldizkari horretan. Soziologia eta sozialismoa inork […]

Giza natura edo izaera deskribatzen duen hirugarren atala egingo dugu gaur, lehenaren eta bigarrenaren ondoren, gure sistema kognitiboaren berezitasunekin.  Lengoaiarekin lotuta dago berau, oso sinbolikoa da, eta abstrakziorako joerarekin gure ahalmenaren mugak agerian geratzen dira, gu muga horiez oso konsziente izaten ez garen arren. Sozializazio handiko baldintzetan garatu da gure […]

Ekonazionalismo eta etnoekologismoa izan ditugu hizpide gaurkoan. Badira ekologismoaren baitan etnia edo arazo nazionala sartzen dutenak, badira kosmopolita edo unibertsalistak, eta badira estaturik gabeko ekologistak ere, euren burua estatuaren zapalkuntzatik askatu nahi duten nazio indigenak. Ekologismoaren baitako eztabaidetan aspaldidanik azaldu da diskurtso unibertsalista, ekologismoaren inguruko eztabaida ezin dela nazionalismoarekin nahastu […]

Lehengo batean Darwinismoaz jardun ondoren. Berriki giza bilakaerari buruzko Trece teorías de la naturaleza humana (Thirteen Theories of Human Nature jatorriz) liburuan aipatzen zen, baina deigarria da teoria neoliberala dei genezakeena ez aipatzea, homo economicus nagusi izan baita eremu akademikoan azken hamarkadotan, gizakiok beti gure interesen alde eta era arrazionalean […]

Gure izaera naturalak ospe txarra du eta aldi berean ikuspegi ekologista batetik natura ukatzea txarra da. Naturak gaitu, beste guztia harrokeria prometeikoa da. Duela gutxi gazteleraz argitaratu da honi buruzko Trece teorías de la naturaleza humana (Thirteen Theories of Human Nature jatorriz) liburu mardula eta, bertan, 13 teoria identifikatzen dira […]

Fridays for Future gazte mugimenduak nazioarteko greba antolatu du, eta dozenaka eragilek bat egin dute Euskal Herrian. Hiriburuetan protestak izango dira eguerdian eta arratsaldean. Neurriak hartzeko eskatuko diete agintariei. Bilbon udaletxe atarian egin dute protesta, ehunka gazte batu dira eta arratsaldean 19:00etan manifestazioa deitu dute. Klima larrialdiaz ohartarazteko beste mugarri […]