HAUXE GURE LURRA: Ekozidioak eta Ama Lurra defendatzen dutenen aurkako errepresioa

Natura eta Ama Lurraren babesean aritzea ez da debaldekoa. Herri taldeak eta indigenak lurren okupazioa, azpiegitura erraldoiak, proiektu hidrologikoak eta urtegiak, oihanen deforestazioa eta bestelako erasoak salatzen eta mobilizazioak prestatzen dituztenean Estatuen partetik eta korporazio transnazionalek ordaindutako talde paramilitarren aldetik ere errepresioa sufritzen ari dira mundu zabalean. David eta Goliath-en arteko lehia  bezala desorekatua eta gutxi ezagutua da  ekologista eta Ama Lurraren alde ibiltzen direnen aurkako errepresioa. Dena den, ekologismoaren memoria ere idatzi gabe dugu eta hori egiteko indarra eta denbora atera beharko dugu. (Argazkia: Berta Cáceres).

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Olatz Salvador musikariaren “zintzilik” lanean barrena

az. Api 18 , 2018
Zintzilik izeneko bere lehen diskoa aurkeztu du Olatz Salvador musikari donostiarrak. Skakeitan taldean hasi zuen bere musikari ibilbidea, Zarautz zuzenean diskoan ezagutu genuen eta oraingoan estudioan grabatutako lanarekin dator Zintzilik deiturikoa. Bilbo Hiria irratian izan da eta diskoa entzuteko bide lagun izan dugu. Bakarlari giza aurkezten zara baina diskoan  kolaborazioa […]

Honekin lotuak