Subilla herrian, Gasteiztik oso gertu dagoen txoko horretan, hasi da Frackanpada eta igandera arte luzatuko da nazioarteko topaketa hau, Mikel Oterok kontatu digunez. Bertan, hainbat herrialdetatik etorritako lagunek frackinga eta gehiago izango dute hizpide, arlo ludikoa ahaztu gabe. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150713solawsmikelotero.mp3 Desakargatu hemen
ekologismoa
Bilboko Bolintxu errekaren inguruan mendi-bide berria ari dira zabaltzen, Ekologistak Martxan taldeko kidea den Ivan Ortuzarrek kontatu digunez. Horretarako lehergailuak ere erabili dituzte babes bereziko gune horretan, Bilboko Udalak baimena eman baitio Cementos Rezola enpresari mendi-bide hori egiteko. Eta horrek, zenbait ondorio ekarri ditu Ortuzarren esanetan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150526solasivanortuzar.mp3 Deskargatu hemen
