19 mandamenduren inguruko hausnarketak bildu ditu Iñigo Martinez Peña filosofoak. Gaur egungo bizimodua ulertzeko ariketan, inkontzienteki geureganatu ditugun aginduak bilatu eta definitzen ditu. Abiadura, denbora, alaitasuna, konpromisoa, dibertitu zaitez asko dira ditugun mandatuak bizitza honetan eta ia denok jauzten gara baten batean. Estudioetan izan dugu Iñigo eta gogoetarako tartea eman […]

Uxue Alberdik eta Araiz Mesanzak sortu dute hili album ilustratua. Liburuak  heriotza du hizpide. “Adin batetik aurrera, hil egingo garela ulertzen dugu, ulertzen saiatzen gara”, horixe da proiektuaren abiapuntuko hausnarketa. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210914_Hili_liburua.mp3 Deskargatu hemen.

Miren Agur Meabe idazleak eta Ane Pikaza ilustratzailearen artean egindako Begiak Zerumugan poema liburu ilustratuaz mintzatu gara gaurko saioan. Bidaia bat proposatzen dute poemak, iluntasunetik argitasunera, Miren Agurrek kontautu digun moduan. Liburuaren oinarrian azken hamabost urteetan idatzitako material bat dagoela nabarmendu du Miren Agur Meabek. 200 poematik gora zirenez hautaketa […]

Gaurko saioa Nasfarroan abiatu dugu. Euskal Herria Liburuak bildumako alea ekarri digu Hektor Ortegak, “Pueblos de Navarra con encanto”, Liburuan 34 herri agertzen zaizkigu , horien artean ere, denetarik dago. Ebro ibaia hurbiletik begiratzen dioten herriak eta Pirinioetako ibarretakoak, Urumea edo Leitzarango ibar lanbrotsuetan altxatzen direnak eta Aragoa ibaiaren ibilkera […]

Virginie Despentes idazle eta feminista frantziarrak King Kong Théorie saiakera autobiografikoan gizarte heteropatriarkala astintzen du, baita feminismoaz gogoeta interesgarriak egin ere. 2006an atera zuen saiakera frantsesez eta hiru argitaraldi izan zituen. Saiakera euskaraz Elkar argitaletxeak atera du Eskafandra bilduman eta Itziar Diaz de Ultzurrunek itzuli du.Saioan bide lagun izan dugu.  […]

Gaurko saioan Ana Malagonen bisita izan dugu, argitaratu berri duen “Gelditu zaitezte gurekin” nobelaz berba egin dugu. Mikroipuinez osaturiko liburua plazaratu zuen duela urte batzuk “ Lasai, ez da ezer gertatzen”  162 mikroipuinez zipriztindu gintuen Ana Malagonek, orain  ipuinak ere bildu ditu “Gelditu zaitezte gurekin” izenburua duen liburuan. Era askotakoak […]