Maddi Ane Txoperenak“ Ene baitan bizi da” eleberria argitaratu berri du. Gazteluma Saria lortu du ‘Ene baitan bizi da’ eleberriak eta Elkar argitaletxeak argitaratu du. Bi protagonista nagusi agertzen zaizkigu nobelan. Batetik Marie Donibane Lohitzuneko gaztea, Parisen ikasten dagoena, baina uda Beran pasatuko duena. Eta Josefinia aren amatxia. Gaztetan neskame ibilitakoa Iparraldean eta Parisen. Askotariko historiak gurutzatzen dira eleberrian, amatxi ilobaren arteko gaur eguneko harremana, gurasoekin duena, lagunekin… bi sasoiren arteko errealitatea ere erakusten digu. Gaurkoan Maddi Ane Txoperenarekin berba egin dugu.
Deskargatu hemen.