Hilaren 15ean hasiko da, Foru Liburutegian. Kopurua mugatua da eta egun horretan bukatuko da izena emateko epea. Emakumeen presentzia komikigintzan aztertuko dute, eta Josune Muñoz tailerraren dinamizatzaileak kontatu digunez, ondo pasatuko dute abendura arte luzatuko den horretan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150914josunemunozzebrabidea.mp3 Deskargatu hemen

Bikote batean, zer da desio falta? Hortik abiatuta, Igor Erauzkin sexologoak praktikatik ateratako hainbat ideia aztertu ditu. Desio falta deitzen diogu, edo “Desio hipoaktiboa”, eta horretan, bestak beste, bikotearen egoerak zein egoera orokorrak (lana edo langabezia, stressa…) eragina dute zalantzarik gabe. Bukatzeko, Igorrek Viagra femeninoaz eta irtenbideaz hitz egin digu. […]