LANAREN EKONOMIA: H&Mko langileen borroka eta AZET etxebizitza sindikatua urte beteko lana

Sindikal agendarekin abiatu dugu saioa, datozen egunetan lan munduan dauden deialdien errepasoa egin du Ekhi Etxebarriak. H&Mko langileen borroka  ezagutu dugu Iñaki San Andrésen eskutik, ELA sindikatuko kidea. Apirilaren 22an hasi zuten greba mugagabea  Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako dendetan. Ia zazpi asteren ondoren, langileak dendetara itzuliko dira, grebaren helburu gehienak Beteta, borroka horren nondik norakoak azaldu dizkigu. Azkenik AZET etxebizitza sindikatuak urte beteko lanaren balorazioa egin digu, eta erronken inguruan mintzatu gara.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

LGTB+ borroka klase borroka da lelopean manifestazioa deitu dute ekainaren 28an

ol. Eka 25 , 2021
Ekainaren 28 harrotasun eguna,Bizkaiko Ekainaren 28 Koordinakundeak manifestazio deitu du. Duela 44 urtetik hona egin den bezala. 1977 urtean Ehgamek deitu zuen lehenengoz Euskal Herrian harrotasunaren manifestaziora, ekainaren 28an.  Bizkaiko ekainaren 28 Koordinadorak manifestazioa deitzen du, astelehen honetan, hilak 28,  arratsaldeko 18:30, eliktika plazatik abiatuta. Aurten “LGTB+ BORROKA KLASE BORROKA […]

Honekin lotuak