Gaur aurkeztu dute erasoen aurkako estrategia berria, “Errespetu nagusia” lelopean. Juan Mari Aburto Bilboko alkateak argi adierazi du udal talde guztiak prest daudela poza eta festa bermatzeko. Bilboko Udalak eta Bilboko Konpartsek, jaiei lotutako entitateekin batera, Aste Nagusian eraso matxistak, arrazistak eta LGTBIQfobikoak gertatzen direnerako aholkularitza- eta jarduera-protokoloa berritu dute. […]

Bilboko konpartsak erasoen aurkako protokolo berriak landu dituzte aurten. Gaur goizean agerraldi jendetsua egin dute Areatzan, autodefentsa feminista aldarrikatuz. Txosna gunean  leku segurua dela aldarrikatu dute, urte osoan zehar lan taldeak protokoloak lantzen ibili ostean protokoloak eraldatu dituzte. Jarrera guztiak ez direla ongi etorriak izango aldarrikatu dute. Bukatzeko, Bilboko Mugimendu […]