‘Ombuaren itzala’ filma egiteko auzolanean diru bilketa egiten dabiltza. Pello Mari Otaño zizurkildar bertsolariaren inguruko filma egin nahi dute.  Patxi Bisquert aktorea da proiektuaren sustatzaile nagusia, eta bi urte barru zine aretoetan estreinatzeko moduan izatea espero du. Datorren asteartean Bilboko Kafe Antzokian Bertso jaialdia izango da proiektuaren berri emateko eta […]

269. POTTO saioa aireratu dugu Bilbo Hiria irratian.Bizkaiko Bertsolari txapelketaren kanporaketak aztertu ditugu eta finalaurrekoetara sailkatutako bertsolarien kantuak ezagutu. Nafarroako txapelketaren finala aurkeztu eta XILABA txapelketaren txapeldun Amets Arzallusen prosa bizia ere entzun dugu. Biba el berso! https://bilbohiria.com/docs2/2021/potto/211117_potto_269.mp3 Deskargatu hemen.

Xilaba (Xiberu, Lapurdi, Behe nafarroa) txapelketa izan dugu jomuga azken POTTO balan. Maule,Bardoze eta Izpura bisitatu ditugu eta hiru finalerdi horietako ariketa aukeratuak eskaini, aukeraketa diktatorialean. Bertsolariak prosan entzutea gustuko dugunez, Karlos Aizpurua gonbidatu dugu irratira, eta elkarrizketa egin diogu bertsolari / irakasle / eragile… handiari. Biba el verso! https://bilbohiria.com/docs2/2021/potto/211110_potto_xilaba.mp3 […]

Pottok ez du etenik Bilbo Hiria irratiaren uhinetan, eta dena ez denez puntuazio eta txapelketa… gaurko saioan Gernikara joan gara eta bertako Lizeo antzokian bertso-jaialdi handia izan dugu gozagarri: Astelehen bezperako bertso-saioa. Urriaren 24an kantuan izan ziren Onintza Enbeita, Xabat Galletebeitia, Etxahun Lekue, Unai Iturriaga, Miren Amuriza eta Andoni Egaña; […]

Urriaren azken kolpean txapelketei begira izan gara, eta 3 lurraldeko saioak ekarri ditugu. Bizkaian, Igorre eta Ortuella elkartu ditugu; Nafarroan, Tutera eta Zangotza eta, XILABAn Mauleko taulagainean egon gara. Bertsolarien kantu ederrak eta prosa (puntuak, bertsolarien izen-abizen eta izanak…) uztartuta osatu dugu 266.a. https://bilbohiria.com/docs2/2021/potto/211027_potto_txapelketak_266.mp3 Deskargatu hemen.

2

Saio handia, gaurkoa! Urriaren 17an, Urdulizko Mentxakane baserrian izandako bertso-bazkariaren bala gozoak ekarri ditugu gaurko saioan (beti ere kantu hautatuak). Kantuan 3 bertso eskola izan ziren: Pirata, Potojorran eta Taket. Tartean, 6 bertsolari: Maddalen Markaida eta Jon Etxebarria’txontxe’; Mikel Galartza eta Ana Picallo; Mikel Goiriena eta Ibon Larrazabal “Larra”. Lurraldekako […]

Bueltan gara POTTO irratsaioan, 2021-2022 ikasturteari gogotsu ekiteko asmoz. Aurreneko bala honetan Bizkaiko txapelketa aztertuko dugu (Durangoko ariketa hautatuak entzungo), Nafarroak emandakoaren berri emango (Izabako zenbait kolpe zabalduko) eta XILABAren finalaurrekoak aurkeztuko ditugu. Era berean, bertsolariak prosan entzutea ere plazera denez, Kerman Diaz gonbidatu dugu TXAPPELA aplikazioa zertan den azaltzeko. […]

1

Irailaren 23an bertso-saioa izan genuen Bakaikuko barnetegian. Arratsaldea bertsoz blaitu zuten Idoia Granizo altsasuarrak eta Sustrai Colina urruñarrak, Erlantz Ibargurengoitiaren aginduetan. Prosa eta bertsoa uztartutako saioan, ikasleek ofizioak eta bakarkako lanak izan zituzten gozagai ordubeteko jardunean. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210923_%20bakaikutik_sustrai_eta_idoia_bertsoak.mp3 Deskargatu hemen.

Bertsoa Rap bihurtu dugu Bilbo Hiria irratian. Saio berezia dugu urte hasierako aurreneko POTTO saioan, izan ere, hip-hop musika eta kantua izango dugu ardatz eta EHko taldeen kanta hautatuak ekarri ditugu, buru-belarrien gozagarri; bertsolariak errimen dantzan jarriko ditugu, baina DJaren erritmoan. Hori guztia nahikoa ez eta… Prosan ere entzungo ditugu […]

Barnetegiaren magian, June Kintana bakaikuar unibertsalaren bisita izan dugu. Bakaikuko barnetegian dena ez delako idazlanak egitea! Solasaldi goxoan egoteko aukera izan dugu, disko-jaurtitzen aurtengo Espainiako txapeldun handia izan denaren ondoan. Kirolaren joan-jinak kontatu dizkigu, goi-mailako kirolarien ajeak, Olinpiar Jokoak, buruhausteak… Entzungai, Kirol ESkirol saio berezian June Kintana, Bakaikuko disko-jaurtitzaile mundiala! […]