2020ko azken puntua egin dugu Bilbo Hiria irratian; beti bezala, POTTO ! Abenduaren 2an, Deustuan izan jaialdia ekarri dugu irrati-uhinetara. Maite Berriozabal , gai-jartzaile; eta kantuan hiru bertsolari: Miren Amuriza, Jone Uria eta Unai Iturriaga. Urteko azkena. Eta azken burukoa ere badugu: Olentzerori kantatutako sorta (Julio Soto bertsolari nafarrak ondutako […]
Erlantz Ibargurengoitia
POTTO saioak ez du etenik! Bizkaiko Bertsozale elkartearen eskutik, badugu bertso jan-edana, gazteek emana, kantu-errima andana. Bertsolari gazteen XXVIII. BBK sariketaren finala hedatu dugu gaur FMko uhinetan barna Bilbo Hiria irratian. Lau eskualde (Busturialdea, Durangaldea, Hego Uribe eta Lea-Artibai) eta 12 bertsolari kantuan. Busturialdea: Iker Uriarte, Asier Galarza eta Koldo […]
Gaur ere POTTO egin dugu eta Euskal Herrietako eskolarteko finalak ekarri ditugu Bilbo Hiria irratiaren uhinetara: Bizkaiko, Nafarroako, Bertsularien Lagunak elkarteko , Arabako eta Gipuzkoako eskolarteko finaletako aukeraketa diktatoriala dugu entzungai + Xamarri oparitutako bertsoak. On egin. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Potto/201202_potto_eskolartekoak.mp3 Deskargatu hemen.
POTTO saioa, luze zein labur, bertsoa dugu gozagai. Gaurkoan laburrean izan gara, KOPLAtan. Aitzakiak, 11: Izuzkitzako Tomas ZITZE, Andrakako Rufino Arrola errementaria, Maurizia Aldeiturriaga (GURE lehenengo punkia), Xabier Amuriza maisua, Erika Lagoma , Onintza Enbeita, Nerea Ibartzabal , Jone Larrinaga, Joseba Barandiaran, Gabi Basañez, Xabi Aburruzaga , Miren Amuriza, Roberto […]
Gaur ere beste POTTO bat egin dugu. Bertso Aroa ekimenen baitako gazteen bertso-jaialdia ekarri dugu eta, Ainhoa Aranbururen aginduetara, kantuan izan dira Xabat Illarregi , Aner Peritz “Euzkitze” , Maite Sarasola , Ekhiñe Zapiain, Endika Legarra eta Oihana Arana. Bertso aukeraketa diktatoriala nahikoa ez eta… bertsoak prosarekin uztartuta… Maite Sarasola […]
Maite dugu, maite, Potto egitea Biba hankaluzea eta errima progresiboa! Gaurkoan Ermua bisitatu dugu, eta Euskal Birusa Elkarteak antolatutako San Martin bertso-jaialdia ekarri dugu irratiaren uhinetara, aukeraketa diktatorialean. Maite Berriozabalen aginduetara, kantuan izan da taulagaineko seikotea: Onintza Enbeita, Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga, Uxue Alberdi, Andoni Egaña eta Beñat Gaztelumendi. Postrea […]
Egin POTTO! Asteon erreinu zaharra bisitatu dugu, Nafarroan izan delako GURE POTTO saioa. Lizarran jokatutako 2020ko Nafarroako Bardoak txapelketaren finalean egon gara, eta bertso-sorta ekarri dugu, aukeraketa diktatorialean. Bertsonautak, Atekaberts Komeni eta Laminexene taldeak izan ziren taulagainean kantuan. Puntuazioek erabaki zuten garailea: Baztan-Malerrekako Bertsonautak taldea, Berako Laminexene eta Leitzako Atekaberts […]
Bi herri ekarri ditugu uhinetara: Santutxu eta Mungia. Santutxuko Karmelo plazan izan zen zapatu eguerdian udazkeneko azken bertso-jaialdian (COVID gaitzaren eraginez udaberritik udazkenera pasatutakoan) kantuan izan ziren Oihana Bartra, Oihana Iguaran, Onintza Enbeita eta Miren Amuriza; Mungiako bertso-saio musikatuak, aldiz, 6 bertsolari izan zituen taulagainean: Etxahun Lekue, Nerea Ibartzabal, Malen […]
Perfekzioa maite ez dugunez, gaur ere POTTO egin dugu. Arabara joan gara eta 2020ko Arabako Kuadrilla Arteko txapelketaren finala eskaini dugu uhinetan zehar (aukeraketa diktatorialean). Manex Agirre elkarrizketatu dugu prosa bideratuan, txapelketaren garaile izan zen IZENBAKUEK taldeko partaidea, eta Kuadrilla arteko finalaren bertso-aukeraketa ekarri. Azkenburukoa, zelan ez, opari: Olatz Sanchez […]
Heldu da uztailaren erdialdea, eta COVID 19ak baldintzatutako ikastaroari errepasoa egiteko mementoa. 2019-2020 ikasturteak izan dituen unerik aipagarrienak ekarri ditugu gaurko saioan. Joan zaizkigunak akorduan izan ditugu: Aintzane Buruaga bertsozale nekaezina, Jon Lopategi “Baltza” bizkaitar txapeldun eta irakasle-maisu handia eta Jon Barberena bertsolari-poeta; eta urteko zitarik handienak bueltan ekarri: Nafarroako […]
