Errima, prosa eta kantu artean joan zaigu beste POTTO bat! Gaurkoan, Irurtzunen izan zen AIXITA sariketan egon gara. Bertan kantuan izan zen Euskal Herrietako bertsolari tropela: Iker Gorosterrazu, Maddi Anne Txoperena, Eli Pagola, Xabi Igoa, Imanol Uria eta Saioa Alkaiza kantuan izan ziren Zigor Gartziaren aginduetara. Sakanatik Bilboaldera egin dugu […]
Erlantz Ibargurengoitia
Gaurkoa dugu 257. programa! GURE txikitik erronka handiak betetzen jarraitzen dugu! Ekitik mendebala, Lesakatik Deustuara, Señora sariketa eta izango ditugu gozagai. Lesakan izan zen 1. Señora sariketaren finala ekarri dugu (tamalez, grabazioa ez da izan gozatzeko modukoa) eta Deustuako Elorri bertso-eskolaren eskutik heldu zaigun AFERAK ekimenaren 4. kolpea. https://bilbohiria.com/docs2/2021/potto/210512_potto_senoraslesaka.mp3 aferak, […]
Gaurko saioan Barakaldo eta Gernika bisitatu ditugu. Hirukotea eta laukotea kantuan. Barakaldoko Lasesarre kiroldegian, SASIBURU euskara taldeak antolatuta, kantuan izan ziren Ane Labaka, Etxahun Lekue eta Jon Barrocal, Ander Ezeizaren aginduetara; Gernikan, berriz, LILIBERTSO eskolaren eskutik, laukotea izan genuen taulagainean, Unai Mendiburu, Ibai Amillategi, Mikel Retolaza eta Koldo Muñiz. Aukeraketa […]
Biba errima progresiboaren errepublika librea, potoak eta hankaluzeak! Saio honetan, apirilaren 24an, Mutrikun izan zen I. Señora Sariketaren bigarren saioaren bertso hautatuak izango dira entzungai eta Ainhoa Arregi señora prosan izango dugu Mutrikuko saioaren nondik norakoak kontatzen. Maite Berriozabal, gai-jartzaile; kantuan, Oihana Arana, Oihana Bartra, Paula Amilburu, Ainhoa Agirreazaldegi, Saioa […]
Piztu da piztia, eta Bilbo Hiria irratian abian dugu kirol irratsaioa. Gaurko saioan, asteburuan izandako kirol notiziak zabaldu ditugu: boxeoa, furgola, saskibaloia, arrauna, eskupilota… Horretarako, lantalde handia jarri dugu martxan: Vitor Beaskoetxea, Iker Gurrutxaga eta Unai Mendiburu, kronika propioak egiten; Jone Fernandez, Jon Joseba Renteria eta Erlantz Ibargurengoitia, mikrofonoan eta […]
POTTO saioak ez du etenik, eta asteon saio bikoitza eskaini dugu. Bariku eta zapatuan (apirilaren 16an eta 17an), saioak izan genituen Araban eta Bizkaian. I. Señora Sariketaren aurreneko kolpea izan dugu gozagarri, Aramaion, zapatuarekin batera. Bertan izan ziren kantuan Haizea Arana, Oihane Perea, Itxaso Piquer, Maddi Aiestaran, Miren Artetxe eta […]
Gaur ere POTTO egin dugu GURE Bilbo Hiria irratia. Martxora arte egin eta, KORRIKAren harira, Erandion izan zen saioa ekarri dugu, aukeraketa diktatorialean. Udaletxe aurreko plazan kantuan izan ziren Inazio Vidal eta Onintza Enbeita. Getarian izan zen Bertso-Egunera ere joan gara, eta, bat-batekoak barik, prestatutako bertsoak hedatu ditugu: Eli Pagola […]
Biba bertsozale potopsikotiko-depresioboak! Badugu zuontzako botika, ordubeteko dosi txikian. Portugaleteko sastraka gaztetxean izan gara martxoaren azken asteburuan izan zen bertso-saioaz gozatzen, eta Asier Alcedo bertsolaria ere prosa bideratuan jarri dugu. Kantuan: Asier Galartza Igor Galartza Paule Ixiar Loizaga Asier Alcedo gai-jartzaile: Ander Ucelai Portugaletetik Durangora joan gara ondoren, gaztetxetik gaztetxera […]
CCVI saioa egin dugu gaur (251.a), GURE POTTO saioan bertsoa, errima, kantua eta prosa… presente! Durangoko bertsolari eskolaren eskutik heldu zaigu Durangaldea Uztabarritzen ekimena, martxotik uztailera arte luzera betean ibiliko dena, eta Elorrioko Gaztetxean izandako aurreneko saioa zabaldu dugu. Bertan izan ziren, Iker Apraiz en gidaritzapean, Aitor Esteban ‘garrote’, Iruri […]
Biba Ez Da Kasualitatea! Gaurko saioan Diman egon gara, martxoaren 5ean izan zen saio musikatuaz gozatzen. Errose Zarraga zenbatgarakide lagunaren eskutik heldu zaigu grabazioa. Dimako saioan kantuan egon ziren: Alaia Martin, Oihana Bartra , Nerea Ibartzabal eta Oihana Iguaran; gai-jartzaile lanetan, berriz, Maite Berriozabal. Musikarien laguntzaz saio ederra osatu zuten, […]