Arriaga Antzokian ostiralean estreinatuko da Erresuma/Kingdom/Reino antzerki-ekoizpen berria. Calixto Bieitok zuzendutako proiektu  honek bi muntaia ditu, bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz. Lehenik, euskarazko bertsioa estreinatuko da, Bernardo Atxagak egokitu duena, Larrakoetxearen testu batzuetatik abiatuta. Ostiral honetan estreinatuko da, otsailaren 11n, 19:00etan. Emanaldi bana egongo da ere larunbatean, hilaren 12an, eta […]