Bilboko Yhon jauregian egin duten prentsaurrekoan egon dira Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua, Euskaraldia, Topagunea, Errigora, Durangoko Azoka, Euskal Herriko Ikastolen Elkartea eta AEK eragileak. Orobat, herritarrek euskararen aldeko ekimenetan parte hartu dezaten eskatu dute. Euskalgintza geldirik ez dagoela, eta itolarriak itolarri, beste behin ere hainbat egitasmo doitzen dabilela ziurtatu du […]
errigora
‘Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka’ kanpainaren 2020ko edizioa jarri du abian beste urte batez Errigora ekimenak. Kanpaina honen bidez, Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko jakiez osatutako saskiak eskainiko dira eta, auzolanari esker, hauen balioaren zati bat zonaldeko euskalgintzara bideratuko da, Tuterako, Lodosako eta Vianako ikastoletara, Erriberako AEKra eta Sortzenera, hain zuzen […]
7 urte betetzen ditu Errigora ekimena eta aurten berrikuntzak izango dira eskaintzan eta funtzionamenduan. 2012an sortutako proiektua Euskal Herritik jaiotzen den ekimen herrikoia da zeinean auzolana da erreminta nagusia. Haien helburua euskara ofiziala ez den tokietan eragina izatea da, hau da, Nafarroako hegoaldean. Haien proposamenetan euskara ofiziala ez den lekuetan […]
Udaberriko kanpaina aurkeztu du Errigorak , “Uztaberria” izenarekin. Martxoaren 1etik 14ra Nafarroa hegoaldeko olioa eta kontserba loteak eskatzeko aukera izango dute herritarrek. Helburua, bertako produktuen kontsumoa sustatzea eta euskalgintzari bultzada ekonomikoa ematea. Peru Aranburuk Errigorako kideak ekarri dizkigu xehetasunak, Errigora 2012an Nafarroako hegoaldean sortutako ekimen herritarra da. Eremu horretakoak propio […]