Bilboko Yhon jauregian egin duten prentsaurrekoan egon dira Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua, Euskaraldia, Topagunea, Errigora, Durangoko Azoka, Euskal Herriko Ikastolen Elkartea eta AEK eragileak. Orobat, herritarrek euskararen aldeko ekimenetan parte hartu dezaten eskatu dute.
Euskalgintza geldirik ez dagoela, eta itolarriak itolarri, beste behin ere hainbat egitasmo doitzen dabilela ziurtatu du Paul Bilbao Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko idazkari nagusiak. Halaber, egungo egoeran euskarak herriaren eta erakundeen laguntza inoiz baino gehiago behar duela gogorarazi du.
Deskargatu hemen.