Udaberriko kanpaina aurkeztu du Errigorak , “Uztaberria” izenarekin. Martxoaren 1etik 14ra Nafarroa hegoaldeko olioa eta kontserba loteak eskatzeko aukera izango dute herritarrek. Helburua, bertako produktuen kontsumoa sustatzea eta euskalgintzari bultzada ekonomikoa ematea. Peru Aranburuk Errigorako kideak ekarri dizkigu xehetasunak, Errigora 2012an Nafarroako hegoaldean sortutako ekimen herritarra da. Eremu horretakoak propio diren produktuak Euskal Herrira zabaltzeko asmoarekin sortu zen, baita euskara ofiziala ez den eremuetan indartzeko ere. Hau guztia auzolanean eta elkarlanean.
Deskargatu hemen.