Akerbetz erromeria taldeak  15 urteurrena ospatuko du  Kafe Antzokian. Festa ederra antolatu dute ostegunerako, urteurrena ospatzeaz gain, denboraldiari hasiera emateko ere kontzertu ederra izango baita. Jon eta Lander batu zaizkigu, eta erromeria taldeen gorabeherez aritu gara, errepertorioa urtero aldatu beharraz, lau orduko emanaldiez eta plazaz plaza aritzeaz. Ostegunerako festa antolatu […]

Aiko taldeak emanaldi berezia eskaini du Aste Nagusian, Sabin Bikandi batu zaigu saiora. Erromeria elkargune ludikoa izan da beti, euskaldunok behar duguna, “helburua hori denean dantzak beste dimentsio bat hartzen du”, dio. “Garaikidea beti jarrera estetiko batzuekin lotzen dugu, baina dantzaera eta musika garaikidea da guk egiten duguna” azpimarratu du. […]

Garilak 26 erromeria talde bizkaitarra 2011. urtean sortu zen. Udan han eta hemen ibili dira zuzenekoak ematen, uda bukaeran irratira gonbidatu ditugu, Euskal  Herriko plazen osasunaz eta aurrerantzean dituzten proiektuen inguruan berba egiteko. Plaza taldea izateaz gain kantu sortzaileak ere badira. 2016an beste pauso bat eman zuen taldeak eta kantu […]

Aiko Taldeko Sabin Bikandi tanborileroa izan dugu saioan. Igandean Urkiolan ospatu behar duten Dantzari Dantzazale eguna aurkeztu digu. EHUko udako ikastaroen barruan antolatu duten Tradegin ikastaroak aurkeztu dizkigu. “Tradegin: tradiziozko dantza garaikidea egin. 2016 Tradizioan sortzen” izenburupean, hiru egunez luzatuko den ikastaroak, tradiziozko dantzaren inguruan sortzeko modu, proposamen eta esperientziak […]