Bizkaiko Erromeria Eguna larunbatean Durangon

Bizkaiko Erromeria Egunaren lehenengo edizioa ospatuko dute larunbatean Durangon. Erromerietan aritzen diren musikariak, Durangoko Udala ete Bizkaiko Foru Aldundia aritu dira antolakuntzan. Jon Gomez Garai musikariak eman dizkigu guri egunaren gaineko xehetasun gehiago. Bere hitzetan, erromeriaren kontzpetu guztiak batu nahi dituzten egun berean. Antolatzaileak argi adierazi du ekarpen kulturala egitea dela helburua eta urteroko zita bihurtu nahi dutela Bizkaiko Erromeria Eguna. Egitarau oparoa osatu dute; hitzaldiak, tailerrak, kontzertuak, dantza-plazak eta ikuskizunak izango dira larunbatean Durangon.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Koldo Almandoz ARGIA astekarian

og. Urr 2 , 2025
Astero egiten dugu ARGIA astekariaren errepasoa Gorka Peñagarikano kazetariarekin. Azalean, Koldo Almandoz zuzendariari elkarrizketa “Zeru ahoak” telesailaren harira. Lehen kapitulua eman zuten ETB1en igandean, Primeran plataforman ikusgai dago jada, eta astez aste emango dute. Zinemaren eta hizkuntzaren gainean aritu da Maria Ortega kazetariarekin. Barrualdean, Galiziako ingurumen kontuak eta protestak.; izan […]

Honekin lotuak