Asko dira Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak azken urteotan egindako murrizketen aurka altxatu diren ahotsak, tartean sindikatuenak ere badirelarik. Guk STEE-EILAS sindikatuko Ana Perezekin hitz egin nahi izan dugu, murrizketa hauek hezkuntzaren beraren eginkizunari eta kalitateari zer kalte dakarkieten konta diezagun. Anaren iritziz, Hezkuntza Sailaren azken murrizketa —irakasleak bi eskola-ordu gehiago […]