Bilboko Errekalde auzoko, Etxarri gaztetxeak apirilaren 4ean du espazioa husteko agindua. Honen aurrean, hiriko 60 kolektibo baino gehiagok manifestu bat sinatu dute prozesua gelditzeko exijituz. Kolektiboek aho batez, Bilboko udala eta berorrek bultzatutako ‘pelotazo’ urbanistiko honetaz poltsikoak beteko dituzten enpresariak seinalatu dituzte erantzule gisa. Aipatutako enpresen artean Amenabar enpresa-eraikitzailea dago […]
Etxarri Gaztetxea
Bilboko Administrazio Auziko epaitegietan Errekaldeko Etxarri gaztetxearen aurka Bilboko Udalak aurrera eramandako desalojo jarduketaren kontrako demanda aurkeztu du Bilboko Okupazio Bulegoak. Iñaki Carro abokatuak azaldu dizkigu salaketaren nondik norakoak. Ixte agindua bazegoen arren, horrek ez du desalojoa, ondasunen inkautazioa eta eraikina hormatzea legitimatzen. Espedientean aipatzen den araudiak ez ditu eskumen […]
