Gabriel Arestiren “Euskal Harria” gogoan, Euskaltzaindian egindako jardunaldian esanak entzungai

Euskal harria gogoan jardunaldiak ongietorri ekitaldiarekin abitu dira,  Andres Urrutia euskaltzainburua, Juan Mari Aburto Bilboko alkatea eta Xabier Monasterio Gabriel Aresti kultura elkarteko ordezkariak hartu dute hitza.

Aitaren etxeko atea mundura ireki zigun bilbotar poeta solasaldia entzuteko aukera izan da,Xabier Kintana, euskaltzainaren eskutik, Iñaki Mendizabal, kazetariak gidatuta.

Mailu batekin: biola batekin…  izenburupean aritu da Jon Kortazar, EHUko Literatura katedraduna eta ikertzailea.

Gabriel Arestiren Hernaniko hitzaldiaren irakurketa egin du Mikel Martinez aktoreak.

‘Euskal Harria’ eta Agustin Ibarrolaren grabatuak izan ditu hizpide Susana Jodra artistak.

Bilboko Udalak, Gabriel Aresti Elkarteak eta Euskaltzaindiak Agustin Ibarrola artista omendu dute, Bilbon ospatu den Gabriel Arestiri buruzko jardunaldian. Arestiren ‘Euskal Harria’ poema libururako grabatu bereziak egin zituen Ibarrolak, 1967an.

Andoni Egaña bertsolariak Gabriel Aresti: ahozko tradizioa eta  modernitatea hitzaldi eskaini du.

Jardunaldiak bukatzeko Arestiren bizipenetan murgildu dira Joseba Sarrionandia (aurretiaz grabatutako berbak) Bernardo Atxaga eta Arantxa Urretabizkaia idazleak.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: "Miss Karaoke" lanak umorea, absurdoa eta perfomance arima uztartzen ditu

az. Urr 18 , 2017
Miss Karaoke antzezlanaren inguruan berba egin dugu gaurko saioan. Oier Guillan eta Iñaki Ziarrusta batu zaizkigu saiora.  Metrokoadroka eta Pez Limbo konpainiek egin dute, elkarlanean antzezlana, eta Iñaki Ziarrusta, Unai Lopez de Armentia, Marina Suarez eta Javier Fernandez dira aktoreak. Umorea, absurdoa eta performancea tartekatzen ditu emanaldiak. Identitatea nortasunaz hausnartzen […]

Honekin lotuak