Gaurkoan sexologia atalean Amaia Urrejola eta Mikel Oribe sexologoekin abortuaren inguruan jardun dugun. Euskal herriko sexu heziketa eskolarekin elkarlanean eginiko saioa dugu. Abortuaren eskubidea emakumeari haurdunaldi baten etena gauzatzearren legean bidez ematen zaion aukera. Legeak gainera ez du bakarrik haurdunaldiaren etenaren inguruan berba egiten, legearen izena osoa “haurdunaldiaren borondatezko  etenaren […]

Carmen y Lola, Arantxa Echevarria zuzendari bilbotarraren filma  dugu. Bi ijitoren arteko amodio istorioa kontatzen digu, bi emakumeren arteko harremana. Carmen eta Lola nerabe ijitoak beren arteko maitasun harremana aurrera eramatea saiatuko dira, gizarte eta familia tradizionaletan bizi arren. Topiko eta erretratu oso klasista erakusten digu pelikulak, polemikaz beterik etorri […]

Bueltan gara sexologia atalarekin Bilbo Hiria irratian. Euskal Herriko sexu heziketarako eskolarekin elkarlanean egiten dugun irrati tartea dugu. Ikasturte osoan zehar Mikel Oribe eta Amaia Urrejola sexologoak izango ditugu bidelagun. Gaurkoa Euskal Herriko sexu heziketa eskolak antolatutako ikastaroen berri eman digute. Urritik aurrera Izanez elkartearekin batera ikastaro berri antolatu dute […]

Sexismoa kirolean, Intersexualitatearen inguruan berba egin dugu horretarako azken hilabeteetan gertatutako albistea izango dugu hizpide Amaia Urrejola sexologoarekin. Beste behin, matxismoa ezjakintasun sexualaz baliatu da emakumeen lekua kirolean eskoratzeko. Kiroleko arbitraje-epaimahaiak, Mokgadi Caster Semenya, emakume atleta hegoafrikarra, umiliatu berri baitu  atletismo femeninoaren zuzentasuna babesteko helburupean. Tribunal horrek atletak testosterona kantitate […]

Gaurko irrati tartean fikziora jo dugu, Sexologia atalean telesail baten inguruan mintzatuko gara, Amaia Urrejola batu zaigu. Netflixen ‘Sex Education’ komediak harrera beroa izan du; nerabeen sexu hastapenak kontatzen ditu, institutu giroan: Ikusi ez baduzue kokatu dezagun telesaila: Otis, 16 urteko mutil gaztea, birjina da, eta fobia dio masturbatzeari. Ama, […]

Transfobia eta Bifobiaren aurkako eguna izan da maiatzaren 17a, aldarrikapen eguna munduko txoko ugaritan. Gurean, mobilizazioetatik harago, datuak ere ezagutu ditugu. LGBTIfobiari lotutako eraso eta gorroto delituek ez dute etenik. Amaia Urrejola sexologoarekin aztertu dugu gaia. Aske maitatu nahi dutenen borrokak ere ez du etenik, Gorroto delituak dira LGTBI fobiak, […]

Gaurko saioan Amaia Urrejola sexologoak haurren hipersexualitateaz jardun du. Haurrek, pertsonalitatea eraikitzen duten heinean, sexualitatea ere eraikitzen dute, sexudunak direlako. Sexualitatea giza dimentsio bat da, jaiotzetik hil arte eta gorputz osoan daukagu, bakoitzak berea du, eta ongizaterako eta erlazionatzeko beharrezkoa dugu. Umeak ez dira asexualak, sexu identitatea eta erotika dutelako. […]

Gaurko sexologia atalean hiru pelikula izan ditugu mintzagai Amaia Urrejola sexologoarekin.  “Antes del amanecer, atardecer, anochecer” triologia aztertu dugu. Hiru pelikulak hautatu ditugu hiru pelikuletan protagonista bikote harremana delako. Sexu terapia sistemikotik aztertu ditugu filmak. Maitasun erromantikoaz ere mintzatu gara, fikzioa izanik  hori ere badute pelikulak. Filmetan ala ere garrantzitsuena […]