Loraldia Festibalaren bosgarren edizioa martxoaren 12a eta apirilaren 7a bitartean ospatuko da. Edizio honetako lema, Sentikariz blai! izango da.Atzo aurkeztu zuten programazioa eta horren errepasoa egin dugu gaurko saioan, Gainera Iratxe Fresnedaren Lurralde Hotzak dokumentala ezagutu dugu, Loraldia ikusteko aukera izango dugu. 22 egunetan, diziplina artistiko anitzek, bost produkzio berri eta erabateko estreinaldiak eskainiko ditu. Bilboko 12 gune euskal kulturaren plaza bilakatuko dira.Festibalaren antolatzaileen helburuen artean: euskal sortzaile eta sorkuntza nabarmentzea; publiko berrietara heltzea; eta memorian sakontzea, iturri zaharren erreferenteetatik abiatu, proposamen berritzaileak plazaratzeko.
Deskargatu hemen.