Gogoetaren plazan Lorea Agirrerekin, ikusgarritasunaz eta irismenaz #50DA

Azoka barruan hausnarketa egiteko gunea dugu Gogoetaren plaza, eta aurten bigarrenez euskal kulturgileak kezkatzen dituzten gaiak plazaratu dira Landako barruko areto horretan. Aurten Jakin aldizkariaren eta Gerediaga elkartearen arteko lankidetzan antolatu da egitaraua. Azken saioa amaituta, Lorea Agirrerekin aurten plaza horretan agertutako gaiak azpimarratu ditugu, eta zuzen edo zeharka, etengabe ageri zaigun kezka da euskal kulturaren ikusgarritasuna/ikusezintasuna (euskal esfera guztien ikusgarritasun eza, oro har). Aspaldiko kezka dela esan digu Loreak, baina egungo testuinguruak (globalizazioa, hedabide aniztasuna, informazio gaindosia) zaildu egiten zaigu gure gizartean bertan ikusgarriak izatea. Publikoak sortu beharra aipatzen da, erdal jende gehiagorengana heltzea, euskaldunongana ere heltzeko zailtasunak dauden testuinguru honetan.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ASTE HONETAN, ZER? (Ulibarri euskaltegia)

az. Abe 9 , 2015
Gaur, Ulibarri euskaltegiko Aitziber Olabarrietaren txanda izan dugu “Ibaizabal”magazinearen atal honetan. Gaurkoan, Durangoko azoka izan du hizpide Aitziberrek. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151209aitziberulibarri.mp3 Deskargatu hemen

Honekin lotuak