Euskal kulturgintzaren transmisioaren gradu ondoan Ana Gandara ikerlariarekin batera euskal kantagintza berriaren sorreraz eta Ez dok amairu mugimenduaren inguruan aritu gara. ‘Euskal ondare kulturalaren moldatzea 1960tik 1990 urtera euskal kultur sistemaren oinarri’ tesia bukatu berri du. Ahozko ondare kulturalaz, euskal literatur sistema, musikaz eta kulturaz aritu gara. Balio sinbolikoak aztertu […]

Euskal Kulturgintzaren Transmisioa graduondokoan Eduardo Apodaka pentsalaria izan da. Deustuarra da, filosofian lizentziatua, soziologian doktorea eta gaur egun EHUko irakaslea. Identitatea eta anomalia saiakera izan dugu mintzagai. Identitatea eta, zehazki, euskal identitatea ditu aztergai Apodakak bere saiakeran. Gaian sakontzeko baliatu dituen tresna analitiko, kontzeptu eta teoriak azaltzen ditu liburuaren zati […]

Euskal kulturgintzaren transmisioaren gradu ondoa Ainhoa Agirreazaldegi bertsolaria izan da. Emakume eta bertsolari eta gazte eta bertsolari izatearen inguruan mintzatu da. Egindako ibilbidea aztertu du, emakumeen ahalduntze prozesuaz eta plazan izan duten eta gaur egun daukaten presentziaz ere aritu da. https://bilbohiria.com/docs2/2016/EKT/161123_Ainhoa_Agirrezaldegi_Bertsolaria.mp3 Deskargatu hemen.

Euskal kulturgintzaren transmisioaren gradu ondoko bigarren saioan Joseba Tapia izan da. Kantua min hitzaldia musikatua eskaini du. Joseba Tapia trikitia molde berrietara egokitu duen aitzindaria da. Bere ibilbidearen errepasoa egin du, min sortutako kantuetatik abiatuta, Politikoki zuzenak ez direnekin kantuekin identifikatzen da musikaria . Joseba Tapia tradizioan hezitako  musikaria dugu […]

Euskal kulturgintzaren transmisioaren gradu ondoko bigarren saioan Gema Lasarte Ehuko irakaslea eta ikerlaria izan da. Emakumea objektu izatetik objektua sortzerako bidea, izan da hitzaldiaren nondik norakoa. Gema Lasartek 1979tik 2009ra bitartean emakumeek idatzitako 27 eleberritako pertsonaia protagonista femeninoak aztertu ditu doktore tesi batean, generoaren gaineko diskurtsoak analizatuz. Pertsonaia protagonista femeninoen […]